martes, 19 de mayo de 2015

Kurtsoaren sitea

Kurtsoan zehar egindakoaren laburpena eta kurtsoaren iritzia eta aholku desberdinak dituen sitea sortu dut nahin duenak ikusi ahal izateko. Hau ikusteko egin behar duzuen gauza bakarra hemen klikatzea da. Blogean agertu ez den lehenengo ebaluazioaren ordenagailuaren txostena ere badago!

lunes, 18 de mayo de 2015

MIT AppInventor tutoriala

Hona hemen mobileko aplikazioak egiteko erabili daitekeen programa baten tutoriala:


Adibidea mondragon unibertsitateak erakutsi zigun egunekoa da; horregaitik du logo hori.

jueves, 7 de mayo de 2015

Web-orri bat eraikitzen (2)

Sarrera honetan web orri bat sarera nola igotzen den erakutsiko dizuet.
Web orria bukatu ondoren igotzea da azken pausoa. Hemen duzue web orria hasteko egin nuen sarrera txiki bat.
Web orria igotzeko dominio, subdominio edo hosting bat behar da. Hau lortzeko guk hostinger erabili dugu. Hemen duzue web-orriaren linka.
Web orrian kontu bat sortu ondoren, “nuevo hosting” agertzen den tokian klik egin eta, hor agertzen diren pausoak jarraituz, hosting bat sortu.
Orain filezilla deituriko programa deskargatu behar da. Hau da deskargatzeko web-orri ofiziala. Programa deskargatu ondoren, zabaldu eta leiho hau agertuko zaizue:
“Conexión rápida” agertzen den lerroan datuak bete behar dira. Servidor jartzen duen lekuan web orriaren ftp helbidea jarri. Bigarrenean, usuarioa eta, azkenean, zure web-orriari jarri diozun pasahitza. Portua ere jarri daiteke baina ez da derrigorrezkoa. Hau guztia hostingaren "detalles" atalean agertzen da:

Dena ondo eginda badago, sebidorera konektatuko da eta egin behar duzuen bakarra da web orriaren artxiboak bilatu beheko eskerreko laukian eta beste aldera mugitu.
Orain web orria zabaldu daiteke ordenagailu guztietatik helbidea jarriz.

Hona hemen gure web orria zuek ikusteko adibide moduan.

martes, 24 de marzo de 2015

Web-orri bat eraikitzen

Lehenago irakurri duzuenez, web orri bat egiten ari gara nire gelakide batzuk eta ni. Ia-ia aurkezteko moduan dago eta bururatu zait zuei azaltzea nola egin dugun.


Web orria egiteko kompozer deituriko programa erabili duzu eta hori erabiltzen erakutsiko dizuet; hala ere, beste programa batzuk ere badaude web-orriak egiteko. Adibidez: Dreamweaver.
Hasteko kompozer programa jaitsita izan behar dugu. Honela ez bada hemen jaitsi ahal duzue dohainik.


Orain, bakarrik edo zure taldearekin, pentsatu zeri buruz nahi duzuen zuen web-orria izatea (kirolei buruzkoa, azken berriak, liburuen kritikak…) eta baita ere zein eskema jarraituko duen; hau da, non dauden botoiak, non testua, zein beste atal izango ditu (Argazkiak, bideoak…).


Taldean bazaudete, lana banatu bakoitza atal bat burutzeko.


Lana banatuta eta dena adostuta dagoenean, hasi web-orriaren atalak osatzen informazioarekin. Informazioa era erraz batean antolatzeko, hoberena da tabla bat erabiltzea. Honetarako, goihan dagoen “Insertar” agertzen den lekuan klikatu eta segituan “Tabla” jartzen duen lekuan. Sortutako tablaren barrualdean idatzi edo argazkiak eta bideoak txertatu dezakezue. Web orrian ez baduzue nahi ikustea hau da egin behar duzuena:


Lehenengo, bi aldiz jarraian tablan klikatu. Honela, lehio hau aterako zaizue:
Tabla 1.JPG

Orain, tabla jartzen duen  lekuan sakatu eta, agertzen zaizuen leihoan, borde, espaciado eta relleno ataletan 0 jarri honela geratu arte:
Tabla 2.JPG
Aceptar botoia sakatu eta ikusiko duzue bordea gorri jarri dela. Zuek ikusi ahal duzue, baina, web-orria igotzerakoan, ez dira ikusiko.

Hurrengo sarreran informazio eta aholku gehiago izango dituzue gure web-orri berriarekin batera. Galderarenbat sortarazten bazaizue komentarioetan jarri hurrengoan erantzuten saiatzeko.

jueves, 19 de febrero de 2015

Web orria eraikitzen

Denbora honetan zehar web orri bat garatzen ibili gara. Web orria kirolei buruzkoa da eta honen barruan padelari, atletismoari, tenisari eta beste kirol batzuei buruzko informazioa aurkitu ahal duzue.
Oraindik ez dago bukatuta, baina ez zaio asko gelditzen guztiontzat eskuragarri egoteko. Hemen duzue padeleko atala nola doan momentu honetan:

Atal hau nirea da eta interesa baduzue komentarioetan jarri dezakezue zer nahi duzuen aurkitu atal honetan. Honen antzekoa izango da web orriaren atal hau ateratzen denean baina seguraski zerbait aldatuko dut.
Adi egon blogari. Ateratzen denean beste sarrera bat egingo dut luzeagoa izango dena pixka bat web orri osoan aurkitu daitekeena azalduz.
Ez ahaztu komentatzea!

jueves, 8 de enero de 2015

Ordenagailuarekin seguru ibiltzeko aholkuak



Aholku hauek jarri ditut batzutan gendea interneten segurtasun kontzeptu basikoak jakin gabe ibiltzen delako. Sarrera honen helburua zuei interneten segurtasunez ibiltzen irakastea da. Hona hemen aholkuak:

  1. Deskargak kontrolatu eta leku seguruetatik bakarrik deskargatu. Adibidez https:// hasiera duten orrietatik eta orri ezagunetatik bakarrik.
  2. Deskargatzerako momentuan extensioan begiratu egin behar duzu eta .exe edo beste extensio fidagarri bat dela konprobatu egin behar duzu.
  3. USB eta kanpoko diskorik ez erabili; seguruagoa da hodeiaren bidez gauzak konpartitzea.
  4. Virus bat zure ordenagailuan ez sarzeko hoberena da deskargatu nahi duzuna web orri ofizialetik deskargatzea edo deskargatzerakoan antibirusa artxibotik pasatzea.
  5. Bilatzailea konfiguratu seguritate maila egokia aukeratuz: Mozilla Firefox erabiliz seguritatea konfiguratzeko aukera gehiago dauzkazu.
  6. Antibirusa eguneratu eta firewall on bat izan.
  7. Mobilerako aplikaziorenbat deskargatu nahi baduzu beti denda ofizialetetik jaitsi aplikazio horiek seguruak direlako.
  8. Zerbait deskargatzerakoan "Acuerdo de Licencia" irakurri.